XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7.5. DIODOAREN EZAUGARRI GRAFIKOA

Ezaugarri grafikoaren helburua, diodoaren polarizazio-tentsio ezberdinentzat korronte elektrikoak dituen balioak eta funtzionamendu-mugak erakustea da.

Diodo bakoitzaren erlazio hau une guztietan nolakoa den ezagutzeko ondorengo zirkuitua munta daiteke.

Potentzial-langa / 7.8. eta 7.9. irudiak. / Diodoaren parametroak neurtzeko zirkuitua eta l=f(v) diodoan.

Diodoaren jarduera polarizazio zuzenaren eraginpean ezagutzeko, konmutagailua 1 posizioan, 7.9. irudian erakusten den ezaugarri grafikoan oinarrituko gara. Ikus daitekeenez, lehen uneko elikadura-tentsioentzat, korrontearen eroapenik ez badago ere, tentsioaren balio labur jakin bat, hots, potentzial-langa, gainditzen denean eta honen ondorengo balioentzat, korrontearen bat-bateko gehikuntza suertatzen da, diodoak onartutako korrontearen balio maximora inguratuz.

Honek diodoaren erresistentzia txikia izateaz gain, tentsioa handiagotzean, hau, bertan behera jaisten dela erakusten du.

Konmutagailua 2 posizioan kokatuta, diodoa alderantzizko tentsiopean dago.

Egoera honetan, korronte-jario txiki bat sortzen da, batzuetako alderantzizko korrontea, hain zuzen ere.

Oro har, hala ere, potentzial-langa indartzen denez, korronte eza nabarmentzen da, elikadurako alderantzizko tentsioaren balioak diodoak jasaten duen balio maximoa gainditu bitartean. Balio hau gaindituz gero, diodoa hondatu egingo da.

Jakina denez, diodo gehienen lan-eremuak mugatu egin behar dira. Diodoaren lanerako baldintzak ezagutu behar dira eta, noski, zuzeneko korronte maximoa edo eta alderantzizko tentsio maximoak errespetatu egin behar ditugu.

7.6. DIODOAREN KARGAKO ZUZENA

Diodoaren kargako zuzena medio, karga jakin batentzat, diodoaren korronte eta tentsioaren balio zehatza grafikoki aurki dezakegu.